ZER EGITEN DUGU?

Gure gizarteak Zabor sakabanatuekin duen erronkari erantzun egokia eman nahi dion lan taldea da UZAIN-Taldea

Azken urteetan herri ezberdinetan antolatutako garbiketa ekimenek, agerian uzten dute, maila honetako arazo haundi bati ezin zaiola soilik auzolanean edo kontratatutako aldizkako garbiketekin erantzun (hondakinen ugaritasunak,eremuen irisgarritasun zailtasunak, edo ta hondakinak hartzen duten eremuen zabalerak garbiketen eraginkortasun maila apalak lortzen dute konponbidea zailduz) .

Honengatik eta sektore honetan dagoen utsunea ikusita URZAIN-Taldetik, arazo honi irtenbide profesional, eraginkor eta ekonomiko bat eskeintzeko behar argia ikusten dugu gure administrazioei zein gizarteari.

Gure inguruko Naturguneen Zaintza eta Garbiketan profesinalizatu den lan-taldea gaztea eta dinamikoa da URZAIN-Taldea. Erakunde publikoei (Administrazioei) zein pribatuei, Naturgune eta inguru-bazterren garbiketa zerbitzua eta mantenurako baliabide eraginkor bat eskeintzen diena.

Herritarrei Naturguneetan ezein hiri/Herri-inguruetan sakabanatuak dauden (agertzen diren) zaborrak garbitzen, frofesinalizatu den lan-taldea gara.

ERGOIEN (PILAKETA BAT)

Udalentzako Naturguneen garbiketa profesionala eta pertsonalizatua

Arreman zuzena eta gertukoa eskeintzen dugu udalekin eta jarduten garen herriekin

Urte guztiko inguruneen garbiketa eta zaintza jarraitua eskeintzen dugu

Arrainen migraziorako eskalen garbiketa eta mantenua

Bildutako gai guztien balorizazioa, Sailkaketa eta birziklatzea, % 80 -tik gorako birziklapen maila/tasa lortuz biltzen ditugun hondakinen artean

LAN PROZESUA

1

Sakabanatutako zaborrak aurkitu daitezkeen lekuei buruzko informazioa bildu (Udal-teknikariekin eta herritarrekin hitzeginez, Herri bakoitzean Zabor iturri izan daitezken Naturguneak edo guneak bilatu eta identifikatzen dira).

2

Lekuaren balizko Arrisku edo zailtasunak baloratu eta jarduteko beharrezko segurtasun neurriak erabaki ondoren, Inguru hauetan pilatuta edo sakabanatuta agetzen diren hondakinak jasotzen dira.

3

Aurkitutako hondakin-gai guztiak sailkatu eta balorizatu egiten dira.

4

Hondakin-gai bakoitza sailkatu ondoren, Pisatu egiten dira datu guztiak gordez.

5

Behin Elementu bakoitza, banatu, Sailkatu eta pisatu ondoren, dagokion birziklatze plantara eramateaz arduratzen gara.

6

Txosten bat aurkezten da urte guztian bildutako gai guztien balorazio eta kopuruekin, pilaketa eremuekin, proposatzen diren zuzenketa neurriekin edo ikusi direz oztopo edo zailtasunekin.

Biltzen ditugun materialen % 90 birziklatzen direla zihurtatzen dugu, behar bezala sailkatu ondoren berrerabilpen zirkuituetara itzuliz

Bildutako materialen artean honakoak Sailkatzen eta birzikaltzen ditugu:

Plastikoak/Ontzi arinak

P.E.T. Botilak

Plastiko gogorrak (Jostailuak, Pvc, Beste batzuk)

Beira

Papera/Kartoia

Arropa

Metala (latak…)

Egurra (Paleak,etxeko altzariak...)

Eraikuntza hondakinak

Hondakin Elektronikoak

Lerro Zuriko Elektrogailu handiak

Neumatikoak/Kautxo Hondakinak.

Pilak eta Bateriak

Poliespana

Bonbilak

Aerosolak/Spray Potoak

Musukoak

Toallita higienikoak

Gai kimiko kutsakorrak (Kotxe olio potoak, Pintura potoak…)

Fitosanitarioak

Beste batzuk ( CD-ak, bonbona botilak...)

BILDUTAKO GAIEN PORTZENTAIAK

No Data Found

No Data Found

URZAIN-Taldeari buruz gehiago

ejem_antes

ZER DA URZAIN-TALDEA?

URZAIN-Taldea ingurune naturalak garbitu, zaindu eta mantentzeaz arduratzen den zerbitzu-enpresa berritzailea gara

limpieza de ríos

ZERGATIK URZAIN-TALDEA?

URZAIN-Taldea egungo gizarteak Naturguneetan Zabor sakabanatuekin duen erronkari erantzuna emateko sortu den lantalde da.

txostenak

TXOSTENAK

2021-2023 urteetan ibai-erreka eta naturguneetan Bildutakoak