Naturguneen garbiketa eta zaintza zerbitzua
Urzain-Taldea, natura garbi baten alde
Gure ingurune naturalak garbitzea, lehengoratzea, babestea eta mantentzea
URZAIN-Taldea ingurune naturalak garbitu, zaindu eta mantentzeaz arduratzen den zerbitzu-enpresa berritzailea gara. Erakunde publiko zein enpresa pribatuei zuzenduta, gure ingurune naturalak garbitu, lehengoratu, babestu eta mantentzeaz arduratzen gara, gizartearen eta etorkizuneko belaunaldien ongizatea bermatzeko asmoz.
Erretiratutako materialen % 90etik gorako birziklatze-tasak.
Gure lanaren emaitza
Espazio naturaletan eta irisgarritasun zaileko hiri/herrietan sakabanatutako mota guztietako hondakinak biltzea.
Gure lan taldeak ingurunearen azterketa zehatza egin ondoren, beharrezko baliabideak aukeratu eta balizko zabor pilaketak kentzen ditu (Zaharrak nahiz berriak). Ondoren, hilabetero burutzen dugun mantentze-lanari esker, pilaketa berriak gertatzea eragozten dugu, itsasoraino iristen diren hondakinen etorrera % 90ean kontrolatzea lortuz.
Itsasoko zabor plastiko ondakinen %80-a lurreko guneetatik datozen zabor-iturriek osatzen dutela bait diote
Itsasoko hondakin plastikoen %80 lurreko eremuetatik datozen zaborrez osatuta daude.